1994ko uztailaren 27an,
Hegoafrikan Kevin Carter fotokazetariak bere buruaz beste egin zuen. Urte horretan Pulitzer saria eskuratu zuen, Sudanen goseak hiltzear zen haurra eta putrea azaltzen diren argazkiagatik. Bang Bang Club guda-argazkilarien taldeko kidea zen. Mundu mailako ospea irabazi zuen gosea irudikatzen zuen argazkiagatik. Ea umeari lagundu zion galdetzen hasi zitzaizkion gero ordea, eta ezin izan zien kritikei aurre egin.