1990ko otsailaren 02an,
Hegoafrikan apartheida desegiteko lehen urratsak iragarri zituen Frederik W. De Klerk presidenteak. Debekatutako alderdiak legeztatu, odol deliturik gabeko preso politikoak askatu, heriotza zigorra abolitu eta 1986ko salbuespen egoeran ezarritako neurriak indarrik gabe utzi zituen. Egun batzuk geroago, Nelson Mandela askatu zuten, baldintzarik gabe. Neurri horiekin, ordea, ez zuen demokrazia berehala ezarri nahi; gizartearen aldetik jasotzen ari zen presioa baretu baizik, kontzesio batzuk egin baina sufragio unibertsala bermatu gabe.
Iturria:
Iturria: Antonio González, Nelson Mandela (CCS).