1961eko abenduaren 16an,
Hegoafrikako Apartheidaren aurkako Umkhonto we Sizwe erakunde armatuak bere lehen ekintza egin zuen gobernuaren instalazioen aurka. Nelson Mandela eta Joe Slovok sortu zuten erakundea, besteren artean, eta ANC alderdiaren beso armatua izan zen. 80ko hamarkadan lehergailu ugari jarri zituzten, eta IRAk ere lagundu zien. 1990ean desegin zen.