1834ko maiatzaren 05ean,
Hego Euskal Herriko lehen euskarazko kazetaritza artikulua argitaratu zuen El Correo del Norte egunkariak. Lehen Karlistaldi betean izan zen. Liberalen eta erreginaren aldeko aldarria zen egunkariak euskaraz zekarrena, nekazariei zuzendua, hauek nolabait karlismotik urrundu eta ideia liberaletara gerturatu asmoz. Idatziak Gaspar Jauregi militar liberalarekin armetan bat egitera deitu zituzten herritarrak.
Iturria:
Euskararen Donostia.