1978ko abenduaren 06an,
Hego Euskal Herriak ezetz esan zion Espainiako Konstituzioari. Botoa emateko eskubidea zuten 1.913.980 lagunen erdiak ere ez zuen bozkatu (934.005) eta abstentzioa %51,21ekoa izan zen. Emandako botoen artean, baiezkoak aise gailendu ziren: 661.412; hau da, %70,81.
Erroldari eta abstentzioari erreparatuta, beraz, Hego Euskal Herriko herritarretatik %34,55ek baino ez zioten oniritzia eman Espainiako Konstituzioari. Hirutik batek.
Iturria:
Gotzon Hermosilla, Berria.