1936ko uztailaren 26an,
Hegazkin errepublikar batek Loiolako kuartela bonbardatu zuen Donostian. Francoren estatu kolpearen ostean, Loiolako militarrek hiriko eraikin garrantzitsuak hartzea lortu bazuten ere, Errepublikaren aldeko indarrek, sozialistek eta anarkistek batez ere, borroka handien ostean, atzera bota eta hiriaren kontrola lortu zuten. Matxinoak kuartelean sartuta geratu ziren, inguratuta. Liberal egunkarian jaso zutenez, lehen aldiz bonbardatu zituztenean, ofizialek behekoei esan zieten akatsen bat izango zela, baina hurrengo egunean errepikatu zenean, denak jabetu ziren egoera ezin kritikoagoan zeudela. Bi egunera errenditu ziren.
Iturria:
Xabier Irujo, Atlas de Bombardeos en Euskadi (1936-1937) (Gogora, Memoriak bilduma).