Haurrei euskaraz aritzea debekatzeko agindu zioten Elgoibarko irakasle Gregorio de Landibarri

Duela
237
urte

1787ko martxoaren 18an,

Haurrei euskaraz aritzea debekatzeko agindu zioten Elgoibarko irakasle Gregorio de Landibarri. Kontratuko bigarren klausulak zioenari jarraiki, “haurrei gaztelania ez zen hizkuntza oro hitz egitea debekatu” beharra zegoen, “eskolan zein eskolatik kanpo”. Horretarako, eraztunaren sistema ezarri zuten: haurrez haur pasako zuten eraztuna haietako batek euskaraz egiten zuten bakoitzean, eta eskolara eraztuna soinean zeramana zigortuko zuten, askotan fisikoki eraso eginda. Zigor fisikoa gogortzeko ere proposatzen zuen klausulak, baldin eta irakasleak ikaslearen jarrera zuzentzeko zailtasunak ikusiko balitu. Horrelako zigorrekin milaka haur euskaldun umiliatu zituzten Euskal Herri osoan bi mende eta erdiz, eta hizkuntzaren atzerakada gogorra eragin.

Iturria:

Iturria: Joan Mari Torrealdai Nabea, Asedio al euskera. Más allá del libro negro (Txertoa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik