1913ko martxoaren 09an,
Harriet Tubman hil zen, afro-amerikarren askatasunaren aldeko borrokalaria. Esklabo familia batean jaio zen, baina bizia arriskatuz, ihes egitea lortu zuen. Beste esklaboei ihes egiten laguntzeko, Lurpeko burdinbidea sare klandestinoko parte izan zen eta beste 70 bat esklabori lagundu zien sufrikario hartatik alde egiten. Esklabotzaren aurkako ikono bilakatu zen.