1852ko martxoaren 20an,
Harriet Beecher Stowe idazle estatubatuarrak esklabotza gaitzat duen Osaba Tomen etxola eleberria argitaratu zuen. Ikuspegi abolizionistatik idatzi zuen eta lehen urtean 300.000 ale saldu zituen AEBetan, nahiz eta herrialdearen hegoaldean debekatu zuten. Esklabotzaren aurkako kontzientzia zabaltzen tresna garrantzitsutzat jotzen da.