2014ko otsailaren 06an,
Hamabost pertsona hil zituen Poliziak Ceutako Tarajal hondartzan. Europara iristen ahalegindu zen 200 migratzaileko taldetik 90ek lortu zuten Tarajaleko mugara iristea, eta igerian gurutzatzen saiatu ziren. Guardia Zibilak lehorreratzea ekiditeko gomazko pilotak eta ke-poteak jaurti zizkien. 14 pertsona itota hil zituzten eta beste bat desagertu zen. 23 pertsona mugaren bestaldera bidali zituzten prozedura formalik gabe. Hilketa eragin zuten guardia zibilen kausa behin eta berriz artxibatu dute Espainiako epaitegiek.
Iturria:
Comisión Española de Ayuda al Refugiado, Caso Tarajal: 15 muertes y nueve años de impunidad (CEAR, 2023ko otsailak 6).