1803ko apirilaren 07an,
Haitiko iraultzako lider politiko eta militar garrantzitsuenetakoa izan zen Toussaint Louverture Frantziako espetxe batean hil zen, jaioterritik urrun. Saint-Domingue kolonia frantsesean esklaboen iraultza gidatu zuen. Bera hil ostean, esklabotza abolitu zen eta Haitik independentzia lortu zuen kolonia frantsesa izateari utziz.
Informazio gehiago: Haiti, iraultza eta mendekua erreportajean.