1993ko irailaren 24an,
Gurutze Iantzi Igerategi urnietarra hil zen Guardia Zibilaren Tres Cantosko komisaldegian, zantzu guztien arabera, torturen ondorioz. Herri Batasuneko zinegotzia zen herrian eta agindu judizialik gabe atxilotu zuten ordu batzuk lehenago. 31 urte zituen.
Bere bikotea ere atxilotuta zuten leku berean eta Iantziren oihuak entzun zituela adierazi zuen. Sendiaren auzi medikuak zehaztu zuen “poltsa” metodoarekin torturatuz hil zutela.
Poliziaren txostenaren arabera heriotza naturala izan zen eta tortura ez zuten inoiz ikertu. Bere kasua ez dute inoiz epaitu.
Gaian sakontzeko, irakurri Garan Ramon Solak idatzitako erreportajea: Gurutze Iantzi, cuando morir en comisaría era lo “natural”.