1981eko maiatzaren 10ean,
Guardia Zibilak Luis Cobos, Juan Mañas eta Luis Montero gazte espainiarrak hil zituen Roquetas de Mar udalerrian, ETAko kideak zirela oker pentsatuta. Alokatutako auto batean zihoazela atxilotu egin zituzten. Torturatuta hil zituzten, eta frogak ezkutatzeko gorpuak autoan sartu, amildegi batetik behera bota eta su eman zioten. Almeria kasua izenez egin zen ezaguna.