1972ko irailaren 2an,
Guardia Zibilak Lekeition ETAko kide Mikel Martinez de Murgia Mikelon eta Joxe Benito Xenki hil zituen. Bezperan, Polizia frankistak ETAren Fronte Kulturaleko bi kide atxilotu zituen herrian propaganda banatzen ari zirela. Gau osoan torturatu ostean, propaganda bi kide hauek emana zela atera zieten. 200 guardia zibilek Dendari kaleko 36. atariko etxea inguratu eta ke-granadak jaurti zizkieten barrura. Xenkik arnasa hartu ahal izateko leihoa ireki zuenean tirokatu zuten kanpotik. Mikeloni, errendizioa negoziatzen ari zela eta armak leihotik bota ostean, atearen bestaldetik 45 tiro sartu zizkioten.
Iturria:
Joseba Zabalza, Gogoan hartzeko izenak. (Euskal Memoria)