Guardia Zibilak Kepa Josu Etxandi hil zuen, 38 urteko zurgin luzaidearra

Duela
50
urte

1975eko urriaren 03an,

Guardia Zibilak Kepa Josu Etxandi hil zuen, 38 urteko zurgin luzaidearra. Lekukorik gabe metrailatu zuten errepidean. Bertsio ofizialak esan arren Poliziaren kontrol batean geratzeari uko egin ziola, hil aurretik Etxandik berak adierazi zuen han ez zegoela kontrolik. Hamar egun egin zituen ospitalean, guardia zibila gela barruan etengabe izan zuela. Inoiz ez zen inor epaitu hilketa harengatik, eta tirokatutako furgoneta Guardia Zibilaren eskuetan desagertu zen. Garai hartan ohikoa zen Guardia Zibila Hego eta Ipar Euskal Herriko mugan miaketak egiten ibiltzea, eta bazterrak militarrez beteak zeuden. Tentsio handiko uneak ziren, irailaren 27an erregimen frankistak Txiki, Otaegi eta FRAPeko hiruak hil osteko mobilizazio eta istiluenak.

Iturria:

Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Lehen liburukia, 1967-1980 (Maiatz).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte