2006ko urriaren 23an,
Guardia Zibilak herriko tabernak miatu zituen. Espainiako Auzitegi Gorenak tabernak inbentariatzeko agindu zuen, 2003an legez kanpo utzitako Batasunaren prozesuaren baitan, herriko tabernak eta Batasuna lotzen zituen Garzón epailearen tesiak ontzat emanda. 2007 amaieran herriko tabernen itxiera bidegabetzat jo zuen Auzitegi Gorenak froga faltagatik baina 2015ean 107 herriko taberna eta kultur elkarte ixteko agindua berretsi zuen.
Iturria:
El Supremo envía a la Guardia Civil a inventariar las “herriko taberna” (Gara, 2006ko urriak 24).