Guardia Zibilak Berako Nafarroa Oinez lehertu zuen

Duela
30
urte

1994ko irailaren 18an,

Guardia Zibilak Berako Nafarroa Oinez lehertu zuen. Eguerdiaz geroztik patruilak ibilbidean sartu ziren, eta Espainiako bandera jarri zuten propio egun horretarako fatxadan. Arratsaldean, gazte batzuek kuartelaren aurka botilak jaurti zituzten, eta hauek gomazko pilotekin eta gas negar eragilearekin jendeari indiskriminatuki eraso egin zioten. 50 zauritu zituzten, eta ordura arte nagusi zen festa giroa zapuztu zuen poliziak.

Iturria:

Ion Orzaiz, Trikornioek belztu zuten festa (Berria, 2019ko irailak 18).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik