2013ko irailaren 30ean,
Guardia Zibila Herrira elkartearen bulegoetan sartu eta 18 lagun atxilotu zituen. Euskal presoen giza-eskubideen alde lan egiten zuen erakundea ETArekin lotzen saiatu zen Espainiako Auzitegi Nazionala. Espainiako gobernuak ETAren garrotzat jo zuen. Polizia operazioa salatzeko egindako protestetan istiluak izan ziren, hainbat zauriturekin. Tartean Hernanin Ertzaintzak buruan kolpatutako Amalur Mendizabal, Amaiur koalizioko senataria. ETAk bi urte lehenago, 2011ko urriaren 20an, borroka armatua behin betiko utzi zuela adierazi zuen eta Herrirak uda osoa igaro zuen urtarrileko presoen aldeko manifestazio erraldoia berotzen.
Iturria:
Gorka Bereziartua. Miaketa luzearen ostean Ertzaintzak Herriraren aldeko manifestarien kontra kargatu du Hernanin (ARGIA, 2013ko irailak 30).