1944ko abenduaren 10ean,
Guardia zibil eta soldadu frankista ohiek bederatzi maki hil zituzten Katalunian. Sant Mateu de Bages udalerrian zeuden eta Bartzelonara bidean ziren Francoren aurka borrokatzera.
Utzitako etxe batean bi aste zeramatzaten, Sant Mateuko Udalak Poliziaren esku hartzea eskatu zuenean. Kamioi batean joan ziren, etxea inguratu eta bertan ziren maki guztiak hil zituzten tiroka. Hobi komun batean ehortzi zituzten, baina bi egunen ostean alkateak hilerrira lekualdatzeko agindu zuen. Makiak frankismoaren aurka borroka egin zuten gerrilari komunistak izan ziren. II. Mundu Gudan askok parte hartu zuten Frantziarekin, eta ondoren, Francoren aurka armen bidez saiatu ziren.
Iturria:
Marta Gómez eta Glòria Sarri, Nou maquis morts al Borrell de sant Mateu de Bages (Dovella, 2009).