2015eko uztailaren 05ean,
Greziak erreferendum bidez erabaki zuen Europar Batasunak, Nazioarteko Diru Funtsak eta Banku Zentralak ezarritako murrizketa planak ez onartzea. Herrialdearen zorrei aurre egiteko, Troika-k erreskate planaren barnean zuen, besteren artean, herrialdeko enpresa publiko piloa pribatizatzea. Astebeteko epean, Syrizako gobernu ezkertiarrak erreferenduma deitu eta irabazi zuen: herritarren gehiengoak Oxi bozkatuta, ezezkoa eman zion austeritate planari. Europa osoko begiradak bertan jarriak zirela, Troika-ren mehatxuek ordea, herrialdea behartu zuten erreferendumean erabaki zenaren kontrako akordioa onartzera.
Iturria:
Philippe Lamberts, “La terapia de choque exige opacidad” (Le Monde Diplomatique en español, 2015eko urria).