1991ko ekainaren 28an,
Greenpeace-ren bi zodiac zulatu zituen Santurtzin Espainiako armadak. Santurtziko portuan zen Baltica itsasontzia blokeatzera joan zen Greenpeace, 1.700 tona hondakin toxiko deskargatu nahi baitzituen honek. Talde ekologistako bost kide atxilotu zituzten.
Biharamunean, Bilboko portuan deskarga amaitzen ari zirela, portuko langileek lana jarraitzeari uko egin zioten, segurtasun falta salatuta.
Iturria:
Armadako untziek Greenpeaceko bost partaide atxilotu zituzten atzo. (Euskaldunon Egunkaria, 1991ko ekainak 29 eta 30).