1976ko martxoaren 04an,
Grebari eutsi zioten Gasteizen Cegasako langileek, bezperan Espainiako Poliziak eragindako sarraskia salatzeko. Giro iluna zen nagusi hirian. Aurreko egunean, greba orokorraren deialdiari erantzunez langileak elizan bilduta zeudela, Espainiako Poliziak bost langile hil eta ehunka zauritu zituen tiroz. Biharamunean, besteren artean, Andoni Txasko Díaz Zaramaga inguruak nola gelditu ziren ikustera joan zen hiru lagunekin batera. Halako batean, Jeep bat gerturatu eta hainbat poliziak jipoitu egin zuten. Ikusmena zuen begi bakarrean jaso zituen kolpeak eta itsu utzi zuten ia.
Iturria:
Joseba Zabaltza, Gogoan hartzeko izenak (Euskal Memoria Fundazioa).