Greban zeuden 30 azukre-laborari beltz hil eta ehunka zauritu zituen milizia arrazistak AEBetan

Duela
137
urte

1887ko azaroaren 23an,

Greban zeuden 30 azukre-laborari beltz hil eta ehunka zauritu zituen Louisianako milizia arrazistak, AEBetan. Thibodaux hirian 10.000 grebalari protestan ari ziren, haietako %90a beltzak, soldata hain baxuekin ez zirelako euren familiak mantentzeko gai salatuz. Thibodaux errefuxiatuen herri bilakatu zen, denborarekin plantazioetatik kanporatutako ehunka grebalari eta haien familiak biltzen joan zena.

Iturria:

Howard Zinn, A People's history of the United States. (Harper & Row).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
25
urte