Greba orokorra egin zuten Barakaldon familia bat etxetik bota zutela salatzeko

Duela
119
urte
Barakaldoko Labe Garaiak, 1905ean.

1905eko maiatzaren 22an,

Greba orokorra egin zuten Barakaldon familia bat etxetik bota zutela salatzeko. Hilaren 16an herritarrek epaitegiko ordezkaritzari harrika geldiarazi zuten etxegabetzea, azkenean, gauzatzea lortu zuen epaitegiak.

Familia horrekin elkartasunez, emakumeek altzariak kalera atera eta trenbidea blokeatu zuten. Protestak hedatuz joan ziren, eta langileak deitu zituzten lanera ez joatera.

Greba Sestaora ere zabaldu zen eta biharamunean istiluak izan ziren Poliziarekin.

Azkenean, etxegabetze batekin hasi zen gatazkaren harira, gobernadore militarrak gerra egoera deklaratu eta militarki okupatu zuen Barakaldo.

Iturria:

Roberto, Barakaldo, 1905: la huelga de inquilinos que acabó en estado de guerra (Etikalia, 2021eko maiatzak 7).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte