1974ko abenduaren 11n,
greba orokorra egin zen frankismopean Hego Euskal Herrian. ORT eta MCE ezkerreko mugimenduek deitu zuten bizitzaren garestitzearen aurka, eta ETAk deialdiarekin bat egin zuen. 223.000 lagun inguru mobilizatu zirela kalkulatzen da.
Grebaren jatorria laborala bazen ere, kutsu politiko nabarmena izan zuen. Izan ere, eskaeren artean errepresio-indarren eta auzitegi berezien desegitea eta autodeterminazio eskubidea zeuden.
Egun hartan 500 lagun atxilotu zituzten eta Hernanin eta Tolosan segurtasun indarrek suzko armak baliatu zituzten manifestarien aurka. Grebak ezustean harrapatu zituen, bai agintari frankistak eta baita PCE bera ere. Cambio 16 aldizkariaren lerroburuak halaxe deskribatu zuen egoera: “Pais Vasco. Superhuelga”. Imanol Satrustegik artikulu honetan azaldu zituen greba haren nondik norakoak.
Polizia frankistak manifestarien kontra egin zuen hainbat lekutan, baita tiroekin ere.
Iturria:
Urko Apaolaza, Abenduaren 11, greba orokorra.