Gizon bat tankeen konboi baten aurrean jarri zen Beijinen, Txinan

Duela
35
urte

1989ko ekainaren 05ean,

Gizon bat tankeen konboi baten aurrean jarri zen Beijinen, Txinan. Bezperan armadak bortizki hustu zuen Tiananmen plaza. Ustelkeria, inflazioa eta hainbat gehiegikeriaren aurka mobilizatuta zeuden ikasleak hilabete lehenagotik eta gose-greban ari ziren ikasleak bertan. Manifestarien erresistentziak horrelako mugimendu bakezale urbanoei aurre egiteko prest ez zegoen armadaren bortxa eragin zuen –su-armak soilik zituzten–. Hildako eta zauritu asko eragin zituzten. Tankea pertsonaren albotik igarotzen saiatu zen, baina erosketako boltsak esku banatan, etengabe beren bidean jarri zen eta konboia geratu arte. Tankearen gainera igo, soldaduei zerbait esan eta joan egin zen.

Iturria:

Josep Fontana, Por el bien del imperio (Pasado y Presente).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte
Duela
270
urte
Duela
825
urte