1906ko apirilaren 15ean,
Giza-zooa ireki zuten Marseillan, Erakusketa Kolonialaren egitarauaren barruan. Erakusketa horren helburua frantziarrei beren kolonien ezaugarriak erakustea zen.
Horretarako, kolonietako herritarrak bortxaz eraman zituzten hara, eta haien irudi estereotipatu eta gutxieslea ematen zuten. Maiz kaioletan preso eta erdi biluzik erakutsi zituzten.
Europako potentzia kolonialen artean ohikoak ziren halako giza-zoo arrazistak. Azkena Bruselan egin zuten 1958an.
Iturria:
Dalia Ventura, La infame historia de los zoológicos humanos que se mantuvieron abiertos en Europa hasta 1958 (BBC, 2022ko urriak 22).