Giza kate erraldoiek Coca-Colaren eta Pepsiren fabrikak inguratu zituzten Indian

Duela
19
urte

2005eko urtarrilaren 20an,

Giza kate erraldoiek Coca-Colaren eta Pepsiren fabrikak inguratu zituzten Indian. Herri-auzitegiek “hidropiratei” herrialdea uzteko agindu zieten, lantegi horietan ura erauzi eta kutsatzen zutela salatuz. Herritar txiroenei ur edangarria eskuratzea eragozten ari zirela ere aurpegiratu zieten. Freskagarri konpainia erraldoien aurkako borrokan zeresan handia izan zuten Keralako Plachimada tribuko emakumeek.

Iturria:

Vandana Shiva, “Las mujeres de Kerala contra Coca-Cola” (Le Monde Diplomatique en español, 2005eko martxoa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte