1907ko maiatzaren 18an,
Gipuzkoarra aldizkariaren lehen zenbakia argitaratu zen. EAJ alderdiaren astekaria zen, albisteak ikuspegi abertzaletik ematen zituzten. Gaztelaniaz argitaratzen zen nagusiki eta euskaraz zenbait bertso eta artikulu solte idatzi zituzten. Bere orrietan ondorengoek idazten zuten: Kizkitza, Lopez Mendizabal, Koldo Eleizalde, Angel Zabala, Avelino Barriola eta Iberoko Aita Ebanjelaria, batzuk aipatzearren. Arabarra, Bizkaitarra eta Napartarra aldizkariekin batera, bakoitza zegokion herrialdeari atxiki zitzaion. 1913an desagertu zen Gipuzkoarra, Euzkadi egunkariari leku egiteko.
Iturria:
Gipuzkoarra - Auñamendi entziklopedia.