Gipuzkoan salbuespen egoera ezarri zuen Espainiako Ministro Kontseiluak

Duela
54
urte

1970ko abenduaren 04an,

Gipuzkoan salbuespen egoera ezarri zuen Espainiako Ministro Kontseiluak. Bezperan hasi zen ETAko hamasei kideren aurkako Burgosko Prozesua, eta greba orokorrak Euskal Herria geldiarazi zuen. Mobilizazio jendetsuek Polizia frankista gainditu zuten.

Atxiloketa masiboak egin zituen Poliziak eta ehunka pertsona torturatu zituzten bi hilabetez luzatu zen salbuespen egoeran.

1971ko otsailaren 5ean altxa zuten neurria, eta epe horretan, protestetan bi lagun hil ziren.

1968ko abuztutik 1971ko otsailera arte, bi alditan, gipuzkoarrek guztira hamar hilabete pasa zituzten salbuespen egoeran, oinarrizko giza eskubideak urratuta eta errepresio giroan.

Iturria:

Javier Buces, Oposición, represión y graves violaciones de derechos humanos en Guipuzcoa (1960-1975) (Silex).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
35
urte
Duela
75
urte