1970ko abenduaren 17an,
Gipuzkoan bi astean 200 pertsona atxilotu zituztela jakinarazi zuten. Salbuespen egoerari buruz, Gipuzkoako Gobernu Zibilak atera zuen ohar batek zekarren informazioa. Salbuespen egoera ezarri zuten hilaren 4an Gipuzkoan, eta 14an Espainiako Estatu osora zabaldu. Burgosko prozesua abiatu berri zuten eta mobilizazioak etengabeak ziren. Donostian atxilotutakoen eta torturatutakoen artean Antonio Goñi Igoa etxarri-aranaztarra zegoen. Aske utzi ondoren depresio gogorra izan zuen eta abenduaren 21ean bere buruaz beste egin zuen Donostiako Sagues auzoko bere etxean.
Iturria:
Iturria: Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, III. Liburukia, 1970-1973. Entre Burgos y Carrero (Txalaparta).