Gipuzkoako intsumisoek Donostiako Santa Klara uhartea "hartu” eta eremu desmilitarizatua zela aldarrikatu zuten

Duela
31
urte

1994ko ekainaren 04an,

Gipuzkoako intsumisoek Donostiako Santa Klara uhartea “hartu” zuten, eta eremu desmilitarizatua edo “gerretatik libre zen lurraldea” zela aldarrikatu zuten. Irlara joandako 40 antimilitaristen artean zeuden bilatzeko eta atxilotzeko agindupean ziren hamabost intsumiso. Bizkaian, hirugarren gradua urratu zuten lau intsumiso Basauriko kartzelara joan ziren, baina ez zituzten atxilotu.

Iturria:

Idurre Eskisabel, Euskaldunon Egunkaria (1994ko ekainak 5).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik