1957ko martxoaren 6an,
Ghanak independentzia aldarrikatu zuen, Britainiar Inperiotik askatuz. Saharaz hegoaldeko Afrikako lehen herrialdea izan zen independentzia politikoa lortzen. Kwame N’Krumah izan zen independentziaren aldeko mugimenduaren buruzagia. 1960an Ghanako Errepublika eratu zuten N’Krumah buru zuela.