1971ko apirilaren 23an,
Gerraren Aurkako Vietnamgo Beteranoak elkarteko 1.000 bat kidek gerrako dominak AEBetako gobernuari itzuli zizkioten. Hauen asmoa dominak eta jantziak motxiletan entregatzea zen, baina gobernuak hesiak eraiki zituen Kapitolioaren inguruan. Dominak hesiaren gainetik jaurti zituzten beraz. Askok gudan hildako soldaduei eskaini zieten ekintza, estatubatuar zein vietnamdarrei.