1975eko abuztuaren 28an,
Gerra kontseilua egin zuten Jose Antonio Garmendia Tupa eta Angel Otaegiren aurka Burgosen. 1974an Azpeitian Gregorio Posada guardia zibila hil izana egotzi zieten, baina ez zen haien aurkako frogarik. Garmendia gurpildun aulkian zen, atxiloketaren unean Polizia frankistak garunean tirokatu baitzuen, eta Otaegiren aurkako froga bakarra Tupa-k hatz markekin sinatutako deklarazio susmagarri bat izan zen. Garmendiari, bere egoeragatik, heriotza zigorra bizi osoko kartzelarekin ordeztu zioten, baina Otaegi irailaren 27an hilko zuten, Jon Paredes Manot Txiki eta FRAPeko hiru kiderekin batera.
Euskal Herri osoan grebak, mobilizazioak eta istiluak izan ziren epaiketaren aurka. Nazioartean ere babesa adierazi zieten zigortuei.
Iturria:
Iturria: Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Lehen liburukia, 1967-1980 (Maiatz).