1909ko otsailaren 17an,
Geronimo izenez bataiatu zuten apatxeen buruzagia hil zen 80 urterekin. Bere izena Goyaałé zen eta “aharrausi egiten duen pertsona” esan nahi du chiricahua hizkuntzan. Mexikoko militarrek ama, emaztea eta seme-alabak hil zizkiotenean, bizitza zurien kolonialismoaren aurkako erresistentziara bideratu zuen. Hil aurretik bere autobiografia diktatu zion S.M. Barrett kazetariari.