Gernikako arbola jo zuen txistulari bandak Irungo La Salleko ikasle ohien oturuntza batean

Duela
66
urte

1959ko apirilaren 05ean,

Gernikako arbola jo zuen txistulari bandak Irungo La Salleko ikasle ohien oturuntza batean. Ikasle ohien Federazioaren eraketaren aitzakian antolatutako ekitaldia zen, eta 700 lagun inguruk hartu zuten parte. Bertaratuen artean ziren Meliton Manzanas polizia eta Miguel Ibañez de Opacua mugazain burua, eta Iparragirreren abestiarekin zutitu ez ziren bakarrak izan ziren. Gertaera agintaritza zibilaren aurrean salatu zuten.

Iturria:

Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, I. Liburukia, 1952-1965. De Ekin a ETA (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
70
urte
Duela
155
urte