Gernika Batailoiak nazien aurka Point de Graveko gudua hasi zuen Frantzian

Duela
79
urte

1945eko apirilaren 14an,

Gernika Batailoiak nazien aurka Point de Graveko gudua hasi zuen Frantzian. Kepa Ordoki EAE-ANVko kidearen buruzagitzapean, Eusko Gudarostean frankisten aurka aritutako pertsonak ziren. Oldarraldian bost kide hil ziren eta naziak garaitzea lortu zuten.

De Gaulle presidente frantziarrak ikurrinaren aurrean agur militarra egin zuen garaipenaren ostean, eta gerora zera esan zion Ordoki komandanteari: “Frantziak ez ditu sekula ahaztuko euskal herritarrek geure herria askatzeko egindako ahalegin eta sakrifizioak”. Hitzok, ordea, haizeak eraman zituen.

Iturria:

Haritz Rodriguez, Euzkadiren askatasuna amets, nazien kontra borrokan (ARGIA, 2015eko apirilak 5).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

1945-09-03

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
105
urte