1910ko abuztuaren 01ean,
Gerda Taro fotokazetaria jaio zen Stuttgarten, Alemanian. Jaiotzez Gerda Pohorylle, familia judu burges batean hazi zen eta ideia sozialistak bere egiten joan zen gaztaroan. Naziek atxilotu zuten 1933ko martxoan propaganda antifaxista banatzeagatik. Alemaniatik ihes eginda, Frantzian argazkilaritzarekin zaletzen hasi zen, eta hartan sakondu zuen Endre Ernö Friedmann ezagutzean. Harekin bikote harremana hasita, Robert Capa alter egoa sortu zuten, argazkiak saltzea errazago izango zitzaielakoan. Caparen izena 1936ko Gerran egingo zen ezagun, miliziano antifaxistekin izan baitziren Espainiako Estatuan. 1937ko uztailaren 26an hil zen Taro El Escorialeko ospitalean, abiazio faxistaren bonbardaketa bateko ihesaldian izandako istripuaren ondorioz. Lehenengotariko emakumea izan zen gerra bat jarraitzen, baita jardun horretan hiltzen ere.
Iturria:
Iturria: Amaia Lekunberri Ansola, Robert Caparen aurpegi ezezaguna (ARGIA, 2022ko abuztuak 2).