1950ko urtarrilaren 21ean,
George Orwell kazetari eta idazlea hil zen Londresen. Britainiaren kolonia zen garaian, Indian jaioa, Abereen etxaldea eta 1984 eleberriengatik da batez ere ezaguna. Funtzionari familia bateko semea, zerbitzu militarrean zehar sentimendu antiinperialista sakona garatu zuen. 1936ko Gerran parte hartu zuen Espainiako Estatuan, POUMeko miliziano gisa, eta lepoan jasotako tiro batek ia hil zuen. AEBek eta Erresuma Batuak Gerra Hotzaren testuinguruko guda kulturalean erabili izan ditu bere lanak sobietarren aurka, idazleak 30eko hamarkadaz geroztik erakutsitako joera antisobietarrak baliatuta.
Iturria:
Iturria: Scott Lucas, Policing Dissent: ‘Orwell’ and Cold War Culture, 1945-2004 (Douglas Field, American Cold War Culture).