1512ko ekainaren 12an,
Gaztelako armada Nafarroari eraso egiteko prestatzen ari zela, armada nafarreko Pedro mariskalak eta Mauleko Ladron beaumontarrak kontaktuak hasi zituzten, inbasioa ekiditen saiatzeko. Alferrik, ordea, Gaztelako erregearen asmoak irmoak baitziren, eta baldintza gero eta onartezinagoak jartzen zituen, Nafarroako errege-erreginek ukatu eta konkista justifikatzeko. Era berean, inbasioa legitimatzeko Nafarroako errege-erreginak eskumikatzeko bula negoziatzen ari zen Vatikanoarekin, baina hau konkista abian zela iritsi zen.
Iturria:
Joseba Asiron eta Martin Altzueta, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (1512-1525). (Txalaparta)