Gatzaren matxinadaren buruak atxilotu zituzten Bilbon

Duela
390
urte

1634ko maiatzaren 23an,

Gatzaren matxinadaren buruak atxilotu zituzten Bilbon. Gau hartan etxetik irtetea ere debekatu zuten, heriotza zigorraren mehatxupean. Hiru urte lehenago, 1631ko urtarrilaren 3an gatzaren prezioa %44 igo zuen errege-dekretua indarrean jarri zuten Espainian. Monarkiak, gainera, gatzaren monopolioa beretzat hartu zuen eta gordeta zeukaten gatz guztia emateko agindu zien bizkaitarrei. Janaria denboan gordetzeko oinarrizko lehengaia zen gatza, eta ordura arte gatza zein beste hainbat produkturekin modu askean salerosketan aritzeko eskubidea bermatzen zuten Bizkaiko Foruek. Herritar askok armak hartu eta matxinada abiatu zuten horren aurka. Matxinadako buruak exekutatu egin zituzten, ihes egitea lortu zuten hiru salbu.

Iturria:

Xosé Estévez, Las matxinadas en Euskal Herria (S. XVI-XIX) (Nabarralde).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte