1975eko abuztuaren 04an,
Gatazka izan zen Espainiako eta Frantziako polizien artean mugan. ETAko kide Juan Miguel Arzelus Hego Euskal Herrira muga gurutzatzen ahalegindu zen auto baten maletategian, baina Espainiako Polizia ohartu zenean, korrika aduana frantsesera joan zen eta han hartu zuen babes. Espainiako Poliziak muga gurutzatu zuen Arzelus atxilotzeko, baina horrek Frantziako Poliziaren haserrea eragin zuen. Biharamunean, mugako polizia frantsesek greba hasi zuten. Hilaren 9an Baionan bildu ziren Espainiako eta Frantziako mugako autoritateak krisia bideratzeko.
Iturria:
Iturria: Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, IV. Liburukia, 1974-1976. Milis y polimilis (Txalaparta).