Garagardoaren matxinada hasi zen Frankfurten

Duela
151
urte

1873ko apirilaren 21an,

Garagardoaren matxinada hasi zen Frankfurten. Hiriko garagardogileek prezioak igotzea erabaki zutenean herritar asko istiluak antolatzen hasi ziren, eta Polizia prusiarrak armada ere deitu behar izan zuen ordena berrezartzeko. Matxinadak iraun zuen egunetan, manifestazio bat burutu zuten gortina batekin egindako bandera gorri baten atzetik. Prentsak gertakaria ideia komunisten hedatzeari egotzi zion, izan ere, 1844ko eta 1918ko iraultzen arteko gertaerarik bortitzena izan zen Frankfurten, hainbat hildako eraginez. Garai hartan garagardoa oinarrizko elikagaia zen langile klasearentzat Alemanian eta lortu zuten garagardoaren prezioaren igoera ekiditea.

Iturria:

Armin Himmelrath (Spiegel, 2018ko apirilak 21).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
105
urte