1996ko urtarrilaren 30ean,
Mahatma Gandhiz mozorrotutako antimilitarista bat Bilboko Gobernu Militarraren garitara igo zen. Hura laguntzen, tunika eta turbantez jantzitako beste antimilitarista batzuk zeuden. Militarismoaren aurkako erresistentzia ekintza baketsu eta umoretsu horren aurrean, soldaduek ez zuten jakin zer egin.
Iturria:
Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea. Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (Manu Robles Arangiz Fundazioa).