2002ko abenduaren 28an,
Galizian, A Coruña hirian, 10.000 lagun bildu ziren Prestige petrolio-ontziaren hondamendia salatzeko. Manifestari ugarik manifestazio ostean Orzango hondartzan gurutzeak jarri zituzten, itsasoari beila egiteko ekintza sinbolikoan. Hondartza hori txapapotez estalita geratu zirenetako bat zen. Nunca Mais aldarria indartsu zabaldu zen.