1975eko ekainaren 05ean,
Gabriel Aresti idazlea hil zen. 60ko hamarkadatik aurrera euskal poeta garrantzitsuenetako bat izan zen, gure letrak hirira eta gai sozialetara eramaten aitzindaria. Intelektual publiko gisa eragin handia izan zuen, besteak beste euskara batua bultzatuz. 41 urte besterik ez zituen gibeleko gaixotasun batez zendu zenean.