Hogei bat antimilitarista Bilboko Gobernu Militarrera joan ziren, "armadaren aurka partida jokatzera”

Duela
18
urte

2006ko ekainaren 17an,

Futbolean jokatzeko arroparekin agertu ziren hogei bat ekintzaile antimilitar Bilboko Gobernu Militarrera, “armadaren aurka partida jokatzera”. Alemaniako Futboleko Munduko Koparen karietara egin zuen ekimen umoretsua Kontzientzia Eragozpen Mugimenduak. Militarrek ez zuten partida jokatu nahi izan eta zortzi lagun atxilotu zituzten “eremu militar batean indarrez sartzeagatik”.

Iturria:

Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea. Indarkeriarik gabeko 500 ekintza. (MR Arangiz Fundazioa)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte
Duela
270
urte
Duela
825
urte