1968ko maiatzaren 22an,
Futbolari talde batek Frantziako Futbol Federazioaren egoitza okupatu zuen Parisen. 68ko Maiatzaren testuinguruan, espekulatzaileak futboletik kanporatzeko eta futbola futbolariei itzultzeko eskatu zuten. Gehienak talde txikietako kideak ziren, eta ez zuten futbolari profesionalak engaiatzea lortu.