Furgoneta barruan atxilo zituzten lau etakideri tiro egin zien metrailetaz Guardia Zibilak

Duela
43
urte

1982ko uztailaren 03an,

Furgoneta barruan atxilo zituzten lau etakideri tiro egin zien metrailetaz Guardia Zibilak. Madriletik Soria eta Langraizko espetxeetara bidean, ibilgailuaren gurpiletako bat lehertu zenean guardia zibiletako bat ikaratu eta atxilotuak hiltzen saiatu zen, metrailetaz tiroka. Santiago Rezola Altuna, Juan Carlos Uriarte Allo, Luis Olivares Campoamor eta Alejandro Barbarín Goñi zauritu zituen, azken biak oso larri eta urgentziaz operatu behar izan zituzten. Espainiako Barne Ministerioak esan zuen agentearen arma bakarrik disparatu zela.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte